• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 22
  • 24
  • 26
  • 28

Programa unibertsitarioak Britainia Handian

england

Programa hau ikasketa unibertsitarioak egin eta bitartean euren ingelera maila hobetu nahi duten ikasleentzat da.

University of Central England: UCE Business School. Unibertsitate honek, atzerriko ikasleentzako programa berezia dauka ikasturte edo seihileko bat egiteko aukera ematen diena. Birminghameko hiri dinamikoan kokatuta dago, Britainia Handiko bigarren hiririk handienean. Unibertsitateak 25.000 ikasle ditu eta giro ezin hobea dauka.

Venezia baino ubide gehiago eta Paris baino zuhaitz gehiagorekin, azkenengo hamar urteetan hiri hau biziberritu egin da, hiri kosmopolita eta entretenimendurako ekintzaz beteriko leku baten bilakatuz.

UCE Business School “Perry Bar” kanpusean kokatuta dago. Ikasketarako 7 arlo eskaintzen ditu: Accountancy, Business, Economics, Finance, Management, Marketing & Languages International Business.

Ikasleak hainbat irakasgaien artean aukeratu dezakete. Orokorrean, parte hartzaileak 4 edo 5 ikasgai egiten dituzte seihileko, ikasgai bakoitzeko 60 ordu eginez, horrela euren herrialdera itzultzean kredituak lor ditzazkete.

Ikasgaiak: 50 ikasgaien artean aukeratu ahal izango da, euren artean: Accounting for Business, Business Law, Finance for Marketing Decisions, Financial Accounting, Business Workshop, Languages, Global Economy, Humans & Organisations, Economic & Business Environent, Industry Research Workshop, Information Technology, Marketing Management, Management Accounting, Market Economics, Quantitative Methods, Statistics for Business, etab.

Era berean, unibertsitateak doan eskaintzen dituen ingelerako laguntza klaseetan parte hartu ahal izango dute. Edozein kasutan, beharrezkoa da ikasleak hizkuntzaren jakintzan erdi maila izatea, ikasgai guztiak ingeleran izango baitira eta ikasle britainiarrekin nahastuko direlako.

BETEKIZUNAK

  • Adin minimoa 18 urte
  • Ingeles hizkuntzaren erdi mailako jakintza