• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 22
  • 24
  • 26
  • 28

Estatu Batuetan ikasi eta lan egin

au-pair-america

Au pair in America, 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Au pair programarik handi eta arrakastatsuenean bilakatu da.

Estatu Batuetan bizi, ikasi eta lan egitea nolakoa den jakin nahi duzu? Au Pair in America programaren baitan, zure bidaiatzeko gogoak eta umeen zaintzarekin daukazun pasioa bateratu ahal izango duzu eta estatu batuar familia baten parte izateko aukera izango duzu.

Estatu Batuetan au pair bezala lan egiten USAko bizitzaren nondik norakoak ezagutuko dituzu eta ume estatu batuar batzuk zainduz, herrialdeko kultura ezagutzeko aukera paregabea izango duzu. Kontu handiz aukeratutako gure familia bateko egunerokotasuna partekatu ahal izango duzu, familiako beste edozein kide izango bazina bezala. Hau da " au pair" izenaren jatorria, "maila berdinean egon" edo "berdinak izatea" esan nahi duena.

Umeak zaintzeaz gainera, zure eguneroko zereginak, ikasteko eta astero diru poltsiko bat izateko aukera emango dizu. Asteburuetan, oporretan eta programa bukatuta hilabete batez herrialdetik bidaiatu ahal izango duzu.

Au Pair in Americako programaren parte izan ahal izateko, J-1 motako bisa behar duzu, trukeko bisitarientzako bisa, zure Estatu Batuetako harrera familiarekin legalki bizi eta 12 hilabetez minimo umeen zaintzan zerbitzua ematea bahimentzen duena, baina zure egonaldia 6 edo 9 hilabetez luzatzeko aukerarekin, edota urte bat. Estatu batuetan ere urte bat igarotzea erabaki duten 60 herrialde baino gehiagoko beste au pair batzuekin kontaktuan egongo zara. Partekatutako esperientzia internazionalaren bitartez, bizitza osorako lagunak egiteko modu sinestezina da.

Au Pair in America programan parte hartzeko, umeen zaintzan esperientzia eta lan honegatik grina handia izan behar duzu. Beraz, au pair, irakasle edo irakasle laguntzaile, haurtzaindegi, haurren hezitzaile teknikari bezala esperientzia baduzu edo umeak beste testuinguru batzuetan zaindu badituzu, gurekin gutxienez Estatu Batuetan urte bat igaro ahal izango duzu!

Au Pair en America 6
NORTZUK GARA?

Au Pair in America (Estatu Batuetan umeak zaintzeko programa legala, fidagarria eta babestua) American Institute for Foreign Study (AIFS)-ko dibisio bat da eta USAko Estatu Sailak izendatutako lehenengo au pair programa legala izan zen. 1964. urtetik, AIFS hezkuntza aukera gehien eta milioi bat eta erdi baino gehiagoko truke kulturaleko ikasleei emandako hornitzailea izan da. Gure helburua zuretzako truke esperientziarik onena sortzea da.

Gure programarekin au pair moduan Amerikara doazenak abantaila asko izango dituzte. Gure au pair-ak sostengu eta arreta maximoa izango dute Estatu batuetako egonaldian.