• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 22
  • 24
  • 26
  • 28

Alemaneko ikastaroak

germany

Eskaintzen ditugu Alemaneko kurtsoak Münster, Berlin, Kolonia eta Munich-en, oinarrizko mailatik goreneraino.

Ostatua familian (mantenu erdia) edo erresidentzian/elkarbanatutako pisuan (mantenu barik) da. Ostatua banakako logelan izango da eta kurtsoa hasi aurreko igandetik, kurtsoa bukatu osteko larunbata arte erreserbatuko da.

 

  • Parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte; erresidentzian egonaldiak 18 urte Münster-en eta 20 urte Berlin, Kolonia eta Munich-en
  • Talde bakoitzeko gehienez 12 ikasle
  • 45 minututako klaseak
  • Kurtsoen hasiera datak: Urteko astelehen guztietan

 

Eskaintzen diren ikastaroak:

  • Aleman orokorra
  • Negozioentzako alemana 
  • Azterketa ofizialeentzako prestaketa ikastaroak 

Prezioak barneratzen dute

  • Irakaskuntza gastuak
  • Ostatua banakako logelan familian edo erresidentzian/elkarbanatutako pisuan
  • Hizkuntzen laborategira eta multimedia zentrora sarrera
  • Testu liburuak
  • Aisialdiko ekintza batzuk
  • Ikasketa ziurtagiria kurtsoa bukatzerakoan
  • Gaixotasun, istripu, errespontsabilitate zibil eta aurretiazko itzulerako asegurua

Ez dute barneratzen

  • Bidai gastuak
  • Azterketa ofizialen matrikulazio tasak
  • Garraioa aireportu-ostatua  (Münster 70€, joan-etorriko; Berlin, Kolonia eta Munich-en 90€)
  • Gehigarriak udan: Münster-en 25€ astean 01/07-31/08; Berlin, Kolonia eta Munich-en 70€ astean 30/06-31/08

IZEN EMATEA

  • NAN tamainako argazki bat
  • Izen emate orria beteta zenbateko totalaren %30eko deposituarekin batera (gutxienez 350€)
  • Aurkezpen eskutitza norbanakoaren ingelera mailan

ALEMAN OROKORREKO KURTSOA MÜNSTER-EN

Ikasketa zentroa hiri unibertsitario honen bihotzean kokatuta dago eta gela ondo egokituak ditu, klaseetarako baino, ikasleak eta irakasleak egoteko erabiltzen direnak. Ikasleak ordenagailuetako ikasketa gelak erabili ahal dituzte eta doako liburuak dituzte euren zerbitzura. Arratsaldeetan tutore bat dago ikasleak ariketekin laguntzeko prest.

Kurtsoak oinarrizko mailatik goreneraino izango dira. Hizkuntzaren alor ezberdinak barnebiltzen dira kurtso hauetan; gramatika, hiztegia, ahozko eta idatzizko adierazpena.

Astero 20 klase

Ordutegia: 9:00 - 12:30

IRAUPENA 2 ASTE 3 ASTE 4 ASTE 6 ASTE 8 ASTE 

PREZIOA
familia

1.017€ 1.331€

1.624€

2.273€ 2.877€

PREZIOA
erresidentzia/
elkarbanatutako pisoa

842€ 1.076€ 1.284€ 1.763€ 2.197€

ALEMAN OROKORREKO KURTSOA BERLIN, KOLONIA ETA MUNICH-EN

Gure Berlin, Kolonia eta Munich-eko hiru eskolak leku lasai eta era berean erdigunetik gertu kokatuta daude, giro atsegin eta klase modernoekin hornituak. Liburutegia ikasle guztientzako zabalik dago beti.

Hiru eskolak sukaldea eta interneteko sarbideko doako gela daukate, leku egokienak ikasle eta irakasleen arteko harremanentzako. Bertan gau-belak eta asteburuetako ekintzak antolatzen dira.

Astero 20 klase

Ordutegia: 9:00 - 13:00 edo/eta uztaila eta abuztuko hilabeteetan 14:30 – 18:00

BERLIN, KOLONIA ETA MUNICH 2 ASTE 3 ASTE 4 ASTE 6 ASTE 8 ASTE 

PREZIOA
familia

1.248€ 1.726€ 2.178€ 3.211€ 4.211€

PREZIOA
erresidentzia/
elkarbanatutako pisoa

1.104€ 1.510€ 1.886€ 2.731€ 3.571€


ALEMANEKO IKASTAROAK SUITZAN (ZURICH)