• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 22
  • 24
  • 26
  • 28

Familian murgilketa

punto IRLANDA punto ESTATU BATUAK punto FRANTZIA punto BRITAINIA HANDIA

Bertako familia baten etxean bizitzea hizkuntza bat ikasteko modurik onena da.    

Familian egonaldia aukera paregabea da herrialdearen kulturan benetako murgilketa egin eta atzerriko hizkuntzaren ezagutzan aurreratu nahi duten ikasleentzat. Parte hartzaileak esperientzia aparta biziko dute, euren eguneroko bizitza partekatzeko gogotsu dagoen harrera familia batekin biziz.   

Hizkuntzaren ezagutza egunerokotasunean zein ohizko hiztegia lantzen dira programa honetan, askotan klaseetan ikasten ez diren gauzak.

Eskaintzen diren egonaldi motak: 

a) Murgilketa familian klaserik gabe: Irlanda eta Estatu Batuak 

b) Egonaldiak irakaslearen etxean klase partikularrekin: Britainia Handia eta Frantzia  

  • Parte hartzeko gutxieneko adina: Adin guztiak
  • Hasiera datak: Urte osoan zehar

Prezioen barne dago

  • Ostatua familia baten, banakako logelan 
  • Mantenu osoa 
  • Joan-etorriak Estatu Batuetan (bertako aireportutik); beste herrialdetan bertako tren edo autobus geltokitik
  • Astean 15 klaseetako one-to-one ikastaroa Britainia Handian eta Frantzian
  • Gaixotasun, istripu, erantzukizun zibil eta aurretiazko itzuleraren asegurua

Ez dago barne

  • Bidaiaren gastuak

INSKRIPZIOA

  • NAN tamainako argazki bat
  • Izen-emate orria zenbateko totalaren %30eko gordailuarekin (350€ minimo)
  • Aurkezpen eskutitza aukeratutako herrialdearen hizkuntzan

MURGILKETA FAMILIAN KLASERIK GABE:  Irlanda eta Estatu Batuak  

IRAUPENA

Estatu Batuak

Irlanda

2 aste eskaeran eskaeran
3 aste eskaeran eskaeran
4 aste eskaeran eskaeran

 

IRAKASLEAREN ETXEAN MURGILKETA KLASE PARTIKULARREKIN:  BRITAINIA HANDIA 

Formula hau ingelera/frantzesa modu arrakastatsu eta azkarrean ikasteko diseinatuta dago zure irakaslearekin ikasten duzun bitartean. Ikasleari irakaslearen etxean emango zaio ongi etorria, eta bertan ingeles familia baten parte izango da euren bizimodua ezagutzeko aukera izango duelarik. Egunero ingelesa/frantzesa hitz egingo du bakarrik eta bere irakasleak egunerokotasuneko hitz egokiak bilatzen lagunduko du.

Klaseak

Klaseak hizkuntzaren arlo ezberdinetara bideratzen dira: irakurmena, idazmena, entzumena, solasaldia, hiztegia, gramatika, ahoskera eta kultura, ikasle bakoitzak ikasi behar duenaren arabera. Gure kurtsoak norbanakoaren beharrizanetara moldatzen dira.

Astean 15, 20, 25 edo 30 ordutako moduluak eskaintzen dira.

Formula honen arabera antolatzen dira:

  • 1:1 = ikasle bat irakasle batekin

Klaseak normalean goizetan izango dira, arratsalde eta gauak ekintza, bisita eta txangoentzako, edota ikasteko libre utziz.

Ikastaroaren hasieran, irakasleak ikaslearen ingelera/frantzesa maila eta beharrizanak ebaluatuko ditu eta ikasketa programa plangintzatuko du. Ikastaroaren bukaeran berriro ebaluatuko du aurrerapenen ziurtasuna izateko. Ikastaroa bukatu ondoren, ikasgaien edukien, lorpenen eta etorkizunerako ikasketentzako gomendioen txostena bidaliko zaio ikasleari, bere ziurtagiriarekin batera.

Programa honen abantaila irakaslearen etxean bizi dela da, beraz, ikasketa ez da klasea amaitzean bukatzen elkarrizketa bakoitzean irakasleak ingelera/frantzesa ikasten laguntzen du- hitz zuzenak ematen eta gramatika eta ahoskera zuzentzen.

Denbora familian

Familiarekin jaten eta gauetan igarotzen den denbora aukera ona da ingelera/frantzesa praktikatu eta klaseetan ikasitakoa erakusteko. Momentu horietan, klaseetan adina ikasi daiteke. Irakaslea beti egongo da prest ikaslearekin hitz egin eta bera laguntzeko.

Txangoak

Aisialdi programa, ikasle bakoitzaren beharrizanen eta desioen arabera antolatzen da, honi esker, egonaldiaz guztiz disfrutatu ahalko da. Irteerak irakaslearekin plangintzatzen dira kurtsoaren hasieran eta ekintza ezberdinen artean aukeratu ahalko da:

IZOTZ GAINEKO PATINAJEA MUSEOAK JATETXEAK
GOLF ERAKUSKETAK PUBS TRADIZIONALAK
TENIS BOWLING MUSIKA JAIALDIAK
IGERIKETA ZINEMA LEKUKO INAUTERIAK
HIKING ANTZERKIA TXANGOAK

Irakasleak arratsaldeko edo egun erdiko astean bi txangoetara eramango du ikaslea (aste bateko ikastaroak) eta egun osoko txango batera asteburuan (bi asteetako ikastaroak).

Txangoen gastuak: Museo guztietara sarrerak eta garraioa publikoaren erabilera, etab. irakaslearenak barne, ikasleak ordaindu behar ditu.

Bidaia eta helduera

Gertuen dagoen tren edo autobus geltokitik tokiko ibilbideak doanekoak dira. Bidaiatzera ohituta dagoen pertsona bada, erraza izango zaio aireportutik bere irakaslea bizi den hirira autobusez edo trenez ailegatzea.

Joan-etorriak aireportutik: aireportutik garraIio pertsonala behar bada, irakaslearen edo gure konfiantzazko taxi enpresako gidari baten bitartez antolatu dezakegu. Prezioaren berri emango da kurtsoa kontratatzean, aireportua eta irakaslearen etxea dagoen distantziaren araberakoa izango delarik.  

Irakaslearen etxera helduera igande arratsalde/gauerako antolatu behar da (15:00-21:00) eta irteera larunbatean (8:00-12:00). Joan-etorriak ordutegi honen barruan dauden hegaldientzako antolatu daitezke. Ordutegi honen kanpo dagoen edozein hegaldik gastu gehigarria izango du edo irakaslearen etxera helduera aurreko edo irteera osteko gaua hotel baten pasatzea gomendatuko dugu.   

Aukeran dauden lekuak

Leku ezberdinak eskaintzen dira Britainia Handian eta Frantzian, hirietan, landa eremuetan, edo itsasotik gertu.  

IKASTARO MOTAK

A) Ingelera orokorra:  1:1 (ikasle bat irakasle batekin)  

Gure erakundea ingelerako ikastaro trinkoak, banaka antolatuak, ikasle bat/irakasle bat, irakaslearen etxean eskaintzen berezitua dago.Ingeleran asko aurreratuko du ikasleak ingeles hizkuntzan guztiz murgildua egongo delako, eta bere beharrizanentzako diseinatutako ikastaroa eskaintzen diogulako.

B) Ingelera irakasleentzat: 1:1 (ikasle bat irakasle batekin) 

Ikastaro hau ingelerako irakasleentzako da eta bertan euren ingelera eguneratu, hitz egiteko trebetasuna, hiztegia eta klasean egiten den ingeleraren erabilera landuko dute. Ikastaroa, ingelerako irakasle aditu batekin izango da eta bakoitzaren esamoldeak, mintzaira eta hizkuntza lantzeko material originala erabiliko da. Bertan, ahoskera hobetu eta egunerokotasunaren inguruko gai ezberdinetaz hitz egiteko aukera egongo da irakasle eta bere familiarekin. “Irakasleentzako ingelera” ikastaroa oso flexiblea da eta ikasle bakoitzaren beharrizanak asetzeko antolatuta dago.

C) Beste ikastaro batzuk: Ingelera eta negozioak, Ingelera azterketa ofizialentzat, Ingelera familia osoarentzako 

Astean
15 ordutako ikastaroak
Iraupena Iraupena
1 aste 2 aste
Ingelera Orokorra +18
1:1
1.275€ 2.325€
Ingelera irakasleentzako
1:1
1.275€ 2.325€

Prezioen barne dago

  • Banakako klaseak (eskatutako orduak) bakoitzaren beharrizanentzako diseinatuak
  • Norbanakoaren ebaluaketa ikastaroaren hasieran
  • Ikastaro osoarentzako materiala- testu liburua eta ariketen liburua
  • Ikasketa pack-a
  • Aurrerapenen informea eta gomendioak etorkizuneko ikasketentzako
  • Asistentziaren ziurtagiria
  • Logela-estudioa irakaslearen etxean
  • Mantenu osoa: gosaria, bazkaria eta afaria irakaslearekin
  • Txangoak bertako tokietara laguntzaile batekin – astean bi (aste bateko kurtsoak) eta bat asteburuetan (2 aste edo gehiagoko kurtsoak)
  • Joan-etorria bertako tren edo autobus geltokitik
  • Bertako pertsona baten sostengua eguneko 24 ordutan
  • Bidai asegurua

Ez dago barne

  • Joan-etorriko bidaia 
  • Museo, erakusketa, zinema, antzerkia, etab.-etara sarrerak ikasle eta irakaslearentzat