• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 22
  • 24
  • 26
  • 28

Familia osoarentzako ingelera Britainia Handian

englandUda ezberdin bat bizi nahi duten familientzat zuzendutako programa, oporrak Britainia Handian igaro eta aldi berean ingelera ikasten duten bitartean.

Bi leku eskaintzen ditugu: LONDRES eta BRIGHTON. Gure Londreseko ikasketa zentroa Bloomsbury-n kokatuta dago, hirigunearen bihotzean, British Museum, Covent Garden, Oxford Street eta West End-etik distantzia gutxira. Brighton-eko ikasketa zentroa Royal Pavilion eta Palace Pier-etik gertu dago, eta itsasoaren aurrean kokatuta dago.-N.York eta San Frantziskon aukera ere-

  • Datak: 18/06-20/08 (helmugak eta irteerak igandeetan)
  • Iraupena: aste 1 minimo

Umeentzat asteko 20 klaseetako ingelera kurtsoa antolatzen da, familian egonaldiarekin. Klaseak goizetan izango dira, guztira 16.67 ordurekin eta bertan gazteak 7 eta 15 urte arteko atzerriko beste ikasle batzuekin elkartuko dira.

Arratsaldeetan –astean 3 egun, astearte, asteazken eta osteguna- familiako kide guztiak aisialdi eta denbora libreko programa baten parte hartuko dute. Ekintza hauek ibilbide turistikoak edota kirol jarduerak barnebildu ditzakete. Gainera, aste bakoitzean egun osoko txango bat antolatuko da larunbatetan: Canterbury, Cambridge, Portsmouth edo Londres Brighton-en daudenentzat, adibidez.

Arratsalde/gau partean, gurasoak eta seme/alabak eguneroko Britainia Handiko familia tipiko bateko bizitza ezagutzeko aukera izango dute, euren ingelera modu lasai baten praktikatzen duten bitartean. Momentu hauek esperientziaren parte oso garrantzitsuak dira, ingeleraren ulermena eta entzumena hobetzen lagunduko dutelako.

Aldi berean, gurasoak, nahi badute, astean 20 klaseetako ingelera orokorreko kurtso bat egiteko aukera izango dute gure helduen zentroan; beste kurtso mota batzuk ere daude aukeran, pertsona bakoitzaren beharrizanen arabera diseinatuak: English Intensive, English for Business, English for Tourism, Examination Courses, Teacher Training, Executive Courses, One-to-One lessons, English for Academic Purposes, English plus Art & Design, TEFL courses…

Oharra: Gurasoek, umeak klaseetara eraman eta bere bila joan beharko dute egunero, eta beste ekintza guztietan parte hartu. Familia bakoitzeko 4 pertsona gehienez parte hartu ahal dute.

PREZIOA Brighton Londres
ASTE 1 1.186€ 1.257€

Heldu batentzako (klase barik) eta ume batentzako (klaseekin) programa, honakoa barne egonez:

  • Ostatua familia baten gela partekatuz
  • Gosaria eta astean zehar, bazkaria ere (afaria, astean pertsona bakoitzeko 60€-tako gehigarriarekin)
  • Klaseetarako testu liburuen erabilpena
  • Aisialdi ekintzen programa
  • Gaixotasun, istripu, errespontsabilitate zibil eta aurretiazko itzulerako asegurua
  • UMEARENTZAKO: Ingelerako kurtsoa – 20 klase astean goizetan

Gehigarriak - aukeran

  • Ingelera orokorreko kurtsoa “ English 20 lessons” helduarentzako: 395€ aste bakoitzeko
  • Bigarren ume batentzako egonaldia eta ingerako kurtsoa: 705€ aste bakoitzeko Londresen; 655€ Brightonen
  • Testu liburuak helduentzako kurtsoentzako £25-£50, aukeran 3 aste baino gutxiagoko kurtsoentzako
  • Laguntza beste ostatu mota bat antolatzeko (hotela, apartamentua…)
  • Aireportura bila joatea eta ostatura eramatea (prezioak GBP-n familia eta ibilbide bakoitzeko)
AIREPORTUAK Brighton Londres
Heathrow ₤155 ₤130
Gatwick ₤90 ₤140
Stansted ₤200 ₤140

Helduen ikasketa zentroaren instalazioak

  • Hizkuntzen laborategi multimedia
  • Kafetegia
  • Ikasketa gela
  • Arbela interaktiboak gela gehienetan
  • WiFi-a doan
  • Londres-en gainera: Ezinduentzako sarbidea, liburutegia eta lorategia