• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 21
  • 23
  • 25
  • 27

Gazteentzako ingelerako ikastaroak eta egonaldiak Britainia Handian

  

england

Gure programak ondorengo lekuetan eskaintzen dira:

Britainia Handiko kokapen ezberdinak UK-1 & UK-TEACHERS HOME programarako; Londres UK-2. Programak gauzatzen diren lekuak euren edertasuna eta paisaia natural anitzengatik bereziak dira, eta aldi berean, txangoak egiteko aukera asko ematen dituzte.

Britainia Handiko programen barne dago:

  • Egonaldia familian edo erresidentzian, programaren arabera
    • Mantenu osoarekin kanpamenduetan; mantenu erdia UK-1 (asteburuetan mantenu osoa) eta UK-2 (larunbatean mantenu osoa)
  • Ingelerako ikastaroa UK-CAMPS, UK_2 & UK-TEACHERS HOME programetan
  • Testu liburuen erabilpena
  • Eskolako matrikula-tasak UK-1
  • Taldearekin bisitatzen diren intereseko lekuetako sarrerak ordainduak UK-2
  • Kirol instalazioak adierazitako kirolen praktikarako; beharrezkoa bada kirol ekipamendua UK-1
  • Astean egun bat eta erdiko txangoak CAMPS programan eta astean egun erdiko bi txango UK-TEACHERS HOME programan (UK-2, 5 egun erdiko ekitaldiak + 1 egun osoko txangoa astean)
  • Gaixotasun, istripu, errespontsabilitate zibil eta aurretiazko itzulerarako asegurua

FAMILIAN MURGILKETA ETA BIZITZA ESKOLARRA: UK-1

Programa zoragarria britainiar kulturarekin benetako harremana izan nahi duten gazteentzat. Parte hartzaileak harrera familia batekin biziko dira eta bertako institutu batetara joango dira entzule bezala, euren adinako gazte britainiarren ohiko ordutegia eramanez (ikasgaiak, kirol ekintzak, etab.).

Oharra: Prezioak ez du etxetik eskolarako garraioa, ezta bazkaria ikastetxean (beharrezkoa izango balitz) barneratzen.

ERREF. ADINA

HELMUGAKO AIREPORTUA

DATAK

PREZIOA 

UK-1 11-18 konfirmatzeke

ikasturtean zehar

1.678€ - aste 2

2.382€ - 3 aste

                                               Eskaintzen dugu ere " The London Experience " ikastaroa UK-2

INGELERA ETA MULTI-EKINTZAK ERRESIDENTZIAN: CAMPS

Goizetan ingelerako klaseetako programa dinamikoa eskaintzen dugu, eta arratsalde eta gauetan ekintza ezberdinak ikasleak ingelera ikasi dezaten ondo pasatzen duten bitartean. 

Helburua, ingelerako entretenimendu esperientzia bat eskaintzea da, baina baita aberasgarria izatea hezkuntza, gizarte eta arlo kulturaletik, momentu zoriontsuez betea eta lagun berriak egiten diren bitartean.          

Eskola:  Zentruak kokapen ezin hobea dauka, Londresetik ordu batera. 

Ingelerako klaseak:  Ingelerako klaseak programa honen ardatzak dira. Ingelerako irakaskuntza programa eskaintzen da, goizetan 15 klaseekin (9:15-12:45) eta gehienez 15 atzerriko ikaskide taldeekin. 

Ikasketa-buruak ingelerako programa koordinatzen du; azterketak antolatzen, egunero irakaskuntza kontrolatzen, irakasleak aholkatzen eta ikastetxearen  taldeetako ordezkariekin biltzen.   

Klaseetan, ikasleak ahalik eta gehien ingeleraz mintzatzeko ahalegina egiten da, eta horretarako hezkuntza material eta ekintza komunikatibo ezberdinez baliatzen dira.

Ostatua: Egonaldia erresidentzian da, kanpusak zonalde komunak, telebista, internet, eta jolasentzako lekua dauka.  Logelak ondo hornituak daude, eta tamaina ezberdinetakoak dira.

Instalazioak:  Instalazio apartak ditugu gela modernu, igerileku, antzerkirako hall-a, kalean kirolak egiteko lekua eta kirol pabilioiarekin.

Aisialdi programa:  14:15tatik aurrera ekintza ezberdinak antolatzen dira. Ekintzetako zuzendariak begiraleekin batera arratsaldeko bakoitzeko plangintza egiten du, beti ikasle bakoitzaren araberakoa. Gazteak nahiago dituzten goizetako ekintzetan izena eman dezakete edo ekintza hori egiteko elkartzen diren momentuan bertan erabaki.

Programa parte hartze maximo baterako eta dibertigarria izateko antolatuta dago; ez dago banakako entrenamendu bat bezala diseinatua, baina horrela eskatuz gero, eta gehigarri batekin noski, klase partikularrak entrenatzaile bereziekin antolatu daitezke. Ekintzak asko eta ezberdinak dira, eta honakoa barnebiltzen dute: aerobic, eskulanak, boomerang, Arku-tiroa, badminton, frisbee, saskibaloia, antzerkia, eskubaloia, futbola, golf, cricket, hockey, zaldiketa, lacrosse, igeriketa, errugbia, water polo, tenis, squash, ping pong,  altxorra bilatu.       

20:00etatik aurrera, gazteak honako ekintzetan parte hartzen ongi pasatu dezakete: dantzak, karaokeak, barbakoak, talentuen eta modaren show-ak, pelikulak, zortedun zenbakiak, olinpiadak, etab. Gau batzuetan bi ekintza ezberdin egongo dira, gazteenentzat batzuk eta nagusienentzat besteak. Ondoren egun bateko adibidea:

 

G

O

S

A

R

I

A

09:15-12:.45

 

 

B

A

Z

K

A

R

  I

 A

14:15-15:15

15:45-16:45

16:30-17:30

A

F

A

R

I

A

20:00-22:00

1. Eguna

Ingelerako azterketa

Aireportura helduera eta garraioa eskolara

Helduera, orientazio tourra eta solasaldia

Instalazioa eta jokoak

2. Eguna

Ingelerako klaseak

Ekintzak: saskibaloia, tenis, boleibol, antzerkia, eskulanak

Lehiaketa

3. Eguna

Ingelerako klaseak

Ekintzak: futbola, unihoc, criquet, boleibol, eskulanak

Diskoteka edo karaokea

4. Eguna

Ingelerako klaseak

Egun erdiko txangoa

     

Pelikula

5. Eguna

Ingelerako klaseak

Ekintzak: errugbia, tenis, badminton, aerobic, antzerkia

Erronka taldean

6. Eguna

Ingelerako klaseak

Ekintzak:  saskibaloia, tenis, boleibol, antzerkia, eskulanak

Talentuen show-a

7. Eguna

Ingelerako klaseak

Egun osoko txangoa

     

Diskoteka

 

Janariak: Janariak katering-aren  arduradunarekin batera prestatzen dira. Gosari kontinental eta ingeles antzekoa zerbitzatzen da. Bazkari eta afarietan entsaladak edo janari beroa jateko aukera dago beti (menu begetarianoa barne) eta fruta asko. Ikasle eta begiraleei janariaren inguruan galdetzen zaie eta malgutasuna eta aldatzeko aukera dago.

Janari guztia zentroan bertan prestatzen da eta elikagai freskoekin sukaldatuta dago, beti hartzen dira kontuan dieta ezberdinak(denborarekin abisatu behar da).  Oso garrantzitsua da kontuan izatea sukaldariak 10 herritartasun ezberdinetako katering-az arduratu behar direla, eta noski, zailagoa dela umeekin lan egiten denean, kulturak eta zaporeak asko aldatzen direlako.

Langileak:  Gure aditu pertsonalak eguneko 24 orduak zentroan igarotzen ditu eta bere abileziagatik eta ume zein gazteekin lan egiteko duen prestakuntzagatik aukeratua da. Ongizatea eta segurtasuna gure lehentasunak dira eta laguntza medikua beti dago prest. Talde osoak egunero dena ondo finkatua egoteaz arduratzen da goiza, arratsaldea eta gaua modu dibertigarri baten igarotzeko.  Giro internazionalak, munduko beste parteetako ideiak eta esperientziak elkar banatzeko aukera ematen die ikasleei, eta noski, ingelera hitz egiteko posibilitatea ere. 

Txangoak: Aste bakoitzean interes historiko eta kulturala duen lekuko egun erdiko eta egun osoko txangoak antolatuko dira (adibidez, Londres, Brighton, Oxford, Windsor-Legoland…). Beste txango batzuk antolatzeko aukera dago gehigarri bat ordainduta.

Helduera eta agurra: Ikasleak Londres Gatwick/Heathrow–ko aireportu internazionalean ongietorriak izango (igandea) eta euren ostatura lagunduak. Berdina gertatuko da programa bukatzean (igandea).

Prezioaren barne dago:                                                                                              

  • Astean ingelerako 15 klase                                                                                  
  • Multi-kirol eta aisialdiko programa                                                                          
  • Ostatua banakako, binako edo hiruko logelan erresidentzian                                               
  • Mantenu osoa                                                                                                       
  • Kirol-instalazioak
  • Astean egun eta erdiko txangoa
  • Aisialdi programako ekintza/bisita/txangoen sarrerak eta garraioa
  • Ingelerako klase guztientzako eskolako materiala
  • Gaixotasun, istripu, erantzukizun zibil eta aurretiazko itzulearen asegurua
ERREF. ADINA

HELMUGAKO AIREPORTUA

DATAK PREZIOA ASTE BAT

PREZIOA 2 ASTE

CAMPS 10-16 helmuga desberdinak

aste 1 minimo 

 

kontsultatu kontsultatu

IRAKASLEAREN ETXEAN MURGILKETA klase partikularrekin

Formula hau ingelera modu arrakastatsu eta azkarrean ikasteko diseinatuta dago zure irakaslearekin ikasten duzun bitartean.

Ikasleari irakaslearen etxean emango zaio ongi etorria, eta bertan ingeles familia baten parte izango da euren bizimodua ezagutzeko aukera izango duelarik. Egunero ingelesa hitz egingo du bakarrik eta bere irakasleak egunerokotasuneko hitz egokiak bilatzen lagunduko du.

Klaseak:  Klaseak hizkuntzaren arlo ezberdinetara bideratzen dira: irakurmena, idazmena, entzumena, solasaldia, hiztegia, gramatika, ahoskera eta kultura, ikasle bakoitzak ikasi behar duenaren arabera. Gure kurtsoak norbanakoaren beharrizanetara moldatzen dira.

Astean 15, 20, 25 edo 30 ordutako moduluak eskaintzen dira. 

Formula honen arabera antolatzen dira:              

1:1 = ikasle bat irakasle batekin (10 eta 18 urte bitartean)

Umeak Ingalaterran ikasketa oporrak pasatzeko modu ezin hobea da, edo etorkizunean Ingalaterrako eskola baten egonaldi luzeago baten hasiera izateko aukera. Pixkanaka, ikasleak giro atsegin baten, hizkuntzan eta ingeles kulturan barneratuko dira, eta klaseetako eta ekintzetako programa izango dute norbanakoarentzako diseinatuta. Kurtso honetan txango guztien eta bertako ekintzetako gastuak barne egongo dira, gastu pertsonaletarako dirua izan ezik.

Klaseak normalean goizetan izango dira, arratsalde eta gauak ekintza, bisita eta txangoentzako, edota ikasteko libre utziz.   

Kurtsoaren hasieran, irakasleak ikaslearen ingelera maila eta beharrizanak ebaluatuko ditu eta ikasketa programa plangintzatuko du. Kurtsoaren bukaeran berriro ebaluatuko du aurrerapenen ziurtasuna izateko. Kurtsoa bukatu ondoren, ikasgaien edukien, lorpenen eta etorkizunerako ikasketentzako gomendioen txostena bidaliko zaio ikasleari, bere ziurtagiriarekin batera. 

Programa honen abantaila irakaslearen etxean bizi dela da, beraz, ikasketa ez da klasea amaitzean bukatzen elkarrizketa bakoitzean irakasleak ingelera ikasten laguntzen du- hitz zuzenak ematen eta gramatika eta ahoskera zuzentzen.

Denbora familian: Familiarekin jaten eta gauetan igarotzen den denbora aukera ona da ingelera praktikatu eta klaseetan ikasitakoa erakusteko. Momentu horietan, klaseetan adina ikasi daiteke. Irakaslea beti egongo da prest ikaslearekin hitz egin eta bera laguntzeko.

Txangoak:  Aisialdi programa, ikasle bakoitzaren beharrizanen eta desioen arabera antolatzen da, honi esker, egonaldiaz guztiz disfrutatu ahalko da. Irteerak irakaslearekin plangintzatzen dira kurtsoaren hasieran eta ekintza ezberdinen artean aukeratu ahalko da:   izotz gaineko patinajea, museoak,  jatetxeak, golf, erakusketak, pub tradizionalak, tenis,   bowling, musika jaialdiak, igeriketa, zinema, lekuko inauteriak, hiking, antzerkia, antzerkia.

Irakasleak arratsaldeko edo egun erdiko astean bi txangoetara eramango du ikaslea (aste bateko kurtsoak) eta egun osoko txango batera asteburuan (bi asteetako kurtsoak). Txangoak euren zonaldetik kanpo egitea eskatzen dute ikasle gazteei gastu gehigarriak kobratuko zaizkie.    

Txangoen eta lekuko ekintzen gastuak prezioaren barne daude. Beste txango batzuk kontratatu nahi badira, parke tematikoetara, Londresera bisitak edo klase gehigarriak, golf, tenis edo zaldiketa, adibidez – ikasle eta irakaslearen gehigarriak ordaindu beharko dira.    

Bidaia eta helduera: Gertuen dagoen tren edo autobus geltokitik tokiko ibilbideak doanekoak dira. Bidaiatzera ohituta dagoen pertsona bada, erraza izango zaio aireportutik bere irakaslea bizi den hirira autobusez (www.nationalexpress.com) edo trenez (www.nationalrail.co.uk) ailegatzea.

Joan-etorriak aireportutik: aireportutik garraio pertsonala behar bada, irakaslearen edo gure konfiantzazko taxi enpresako gidari baten bitartez antolatu dezakegu. Prezioaren berri emango da kurtsoa kontratatzean, aireportua eta irakaslearen etxea dagoen distantziaren araberakoa izango delarik.  

Irakaslearen etxera helduera igande arratsalde/gauerako antolatu behar da (15:00-21:00) eta irteera larunbatean (8:00-12:00). Joan-etorriak ordutegi honen barruan dauden hegaldientzako antolatu daitezke. Ordutegi honen kanpo dagoen edozein hegaldik gastu gehigarria izango du edo irakaslearen etxera helduera aurreko edo irteera osteko gaua hotel baten pasatzea gomendatuko dugu.   

Aukeran dauden lekuak: Leku ezberdinak eskaintzen dira Britainia Handian, hirietan, landa eremuetan, edo itsasotik gertu.  Irakasle askok gertu edo Bristol edo Bath bezalako hirietan bizi dira, baina beste aukera batzuk ere daude, adibidez Chichester, Cornwall, Devon, Gloucestershire, Hertfordshire, Kent,  the Lake District (Cumbria), Leeds, London, Liverpool, Malvern, Manchester, Oxfordshire, Salisbury, Southampton, the South Coast (Brighton, Hastings) edo Warwickshire, beste batzuen artean.

Prezioaren barne dago:

  • Banakako klaseak (eskatutako orduak) bakoitzaren beharrizanentzako diseinatuak
  • Norbanakoaren ebaluaketa kurtsoaren hasieran
  • Kurtso osoarentzako materiala- testu liburua eta ariketen liburua
  • Ikasketa pack-a
  • Aurrerapenen informea eta gomendioak etorkizuneko ikasketentzako
  • Asistentziaren ziurtagiria
  • Logela-estudioa irakaslearen etxean
  • Mantenu osoa: gosaria, bazkaria eta afaria irakaslearekin
  • Txangoak bertako tokietara laguntzaile batekin – astean bi (aste bateko kurtsoak) eta bat asteburuetan (2 aste edo gehiagoko kurtsoak)  
  • Joan-etorria bertako tren edo autobus geltokitik
  • Bertako pertsona baten sostengua eguneko 24 ordutan
  • Bidai asegurua

Astean 15 ordutako kurtsoak - 1:1 kurtsoa

ERREF. ADINA

HELMUGAKO AIREPORTUA

PREZIOA ASTE BAT

PREZIOA 2 ASTE 

TEACHER'S HOME 

14-17 konfirmatzeke 1.437€ 2.719€