• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 21
  • 23
  • 25
  • 27

Gazteentzako frantseseko ikastaroak eta egonaldiak Frantzian

france

Gure programak, Biarritzen (F-2) eta frantziar errepublikako leku ezberdinetan ematen dira, kontraste handiko herrialdea, mendi itzelekin, hondartza izugarri eta hainbat gazteluekin, egonaldia ezin hobea izatea lagunduko duen leku paregabea.

Frantziako programek barneratzen dute:

  • Bidaia hegazkinez F-2 izan ezik
  • Joan etorriak laguntzarekin bertako aireportutik edo tren geltokitik
  • Egonaldia familian edo erresidentzian mantenu osoarekin
  • Testu liburuen erabilpena, klaseak, ekintzetako programa eta surfeko ikastaroa, F-2 programarako
  • Gaixotasun, istripu, errespontsabilitate zibil eta aurretiazko itzulerako asegurua

FAMILIAN MURGILKETA: F-1

Familian egonaldiak kultura frantsesa ulertzeko eta frantses hizkuntza hobetzeko, diplomaziaren hizkuntza, herrialde askotan erabiltzen dena, aukera ezin hobea ematen die gure ikasleei.

Bizitza familiarreko alor guztietan parte hartzeko desioak eta hizkuntza hobetzeko esfortzua, gure ikaslearentzako eta harrera familiarentzako esperientzia ahalik eta aberatsena eta dibertigarriena izatea lagunduko du.

Bidaia: Hegaldia Frantziara.  Irteerak Bilbotik

ERREF. ADINA LEKUA DATAK PREZIOA
F-1 12-18 Frantzia 29/06 - 27/07 2.395€

FRANTSESA ETA MULTI-EKINTZAK ERRESIDENTZIAN: F-2

Biarritz Frantziako oporretako lekurik ospetsuenetarikoa da. Hiri kosmopolita honek ekintza ezberdinak, hondartza izugarriak, golf klubak eta kirolak praktikatzeko aukerak ematen ditu. Olatu handiko hondartza miresgarriak surf-a gustuko dutenentzako paradisua da, eta noski, gure eskola berezian surf-eko ikastaroa egiteko aukera dago.

Eskola: Klaseak gure lekuko eskolan ematen dira, Maison des Associations, hondartza eta erresidentziaren artean kokatuta. Gure frantseseko ikastaroetara mundu osoko ikasleak joaten dira eta epe laburrez herrialdea bisitatu eta hizkuntza ikasi nahi duten ikasle gazteentzako bereziki diseinatuak daude.

Irakasle guztiak bertakoak dira eta frantsesa atzerriko hizkuntza bezala irakasteko kalifikazio berezia daukate. Klaseko materiala lehenengo egunean ematen da, zeinak bere originaltasuna, eduki eta gazteentzako daukan garrantziagatik bildua eta hautatua izaten da. Modu honen bitartez frantsesaren ezagutza hobetzea lortzen da.

Klaseko lehenengo egunean ikasle bakoitzaren frantses maila jakiteko azterketa egiten da. Mailak honela sailkatzen dira: oinarrizkoa (A1), lehen erdikoa (A2), erdikoa (B1), erdi altua (B2) eta aurreratua (C1). Ikastaroa bukatzean asistentzia diploma jasotzen da Hizkuntzen Erreferentzien Europako Esparru Komunaren arabera egindako maila adierazteko.

Klaseak: Klaseak astelehenetik ostiralera dira 09:00-11:45 (astean 45 minututako 15 ikasgai). Goizetako hiru klaseak hizkuntza baten ikasketarako alor nagusietan oinarritzen dira: gramatika, hiztegia, irakurketa eta entzumeneko ulermena, ekintza komunikatibo eta mintzamen praktikak.

Gure helburua komunikazio eraginkor batentzako hiztegia eta gramatikaz hornitzea da. Trebetasun komunikatiboak eta entzumenaren ulermena hobetzeko arreta berezia jartzen dugu.

Ostatua: Beste herrialdeetako ikasleekin bizi eta sozializatu gure erresidentzian! Gure Biarritzeko gazte aterpean hartzen da ostatu (Youth Guesthouse), partekatutako logeletan (4 ohe) komunarekin logelan, hiri erdigunetik eta hondartzatik 35 minututara oinez kokatua (15minutu autobusez). Gure eskolara autobusez 15 minututan ailegatzen da. Noski, zure egonaldian autobus ticketa eskaintzen dizugu.

Erresidentzian txanponekin funtzionatzen duen garbitokia dago garbigailu eta lehergailuekin, telefono publikoak eta internetera sarbidea ere. Aterpetxean gotor kutxa dago eskura baliozko objektuak gordetzeko. Erresidentziak mantenu osoko egonaldia eskaintzen du, gosaria, bazkaria eta afariarekin. Janari guztiak aterpetxean egiten dira edo ondoan dagoen jatetxe baten. Mesedez, denborarekin jakinarazi behar da ikaslea begetarianoa bada edo dieta berezia behar badu.

Surf: Biarritz Frantziako surf-aren kapitala da. Olatuen mugimendua sentitu nahi baduzu, gure Angeluko surf eskolak antolatutako ikastaroetan parte hartu ahal izango.

Surf-eko ikastaroak arratsaldeetan 1,5 orduko 5 klase barnebiltzen ditu asteko. Beharrezko tresneria guztia uzten da. Klaseetako ordutegia eguraldia, marea eta olatuen tamainaren arabera aldatu daiteke. Ikastaro hau egiten bada, kontuan izan behar da beste ekintza edo txangoetan parte hartzeko zailtasuna egon daitekeela.

Aisialdia: Arratsalde eta gauetan ikuskatutako ekintza programa eskaintzen dugu. Arratsaldeetan ondorengo ekintzen artean aukeratu daiteke: ongietorri bilera, ibilaldiak hiritik, ginkanak, jokoak hondartzan (frisbee, hondartzako boleibola) eta hainbat tailer (dantza, musika, artea eta artisau-lanak, osasuna eta edertasuna, etab.).

Gauetan gutxienez ekintza bat eskaintzen dugu: ongietorri festak, eskupilota, speed dating-ak, galderen lehiaketak, gau tematikoak, karaokea edo diskotekak.

Txangoak: Gainera 15 egunero, egun erdiko bi txango eta egun osoko txango bat antolatzen da. Lekuak honakoak izan daitezke: Burdeos, Pau, Donibane Lohitzune eta Baiona. Eskolak beste hainbat ekintza gehigarriak eskaini dezake, horietan parte hartzeko ordaindu beharko da.

Talde internazionalak ikuskatutako ekintza programa antolatuko du eta ikasleen zainketa bermatuko du. Gazteen segurtasuna eta ongizatea gure lehentasunak dira, eta horregatik ikuskapen arduradun bat daukagu 15 ikasleko.

Gure taldeko kideak euren errespontsabilitate eta jarrerarengatik hautatuak dira. Edozein momentutan eurengana jo daiteke.                                           

Joan etorriak aireportutik edo Biarritzeko tren geltokitik prezioaren barne daude. Beste garraio batzuk erreserbatzeko aukera dago Bilbo, Pau, Burdeos edo Donostitik/Donostira. Helduera egunean gure taldeko kide batek ongietorri emango dio ikasleari eta ostatura eramango du. Irteera egunean ostatua utzi behar da aireportu edo tren geltokira fakturazioa egiteko denbora nahikorekin ailegatzeko. Aireportuan edo tren geltokian fakturazioa ondo egiten dela ziurtatuko gara.

Prezioaren barne dago:

  •        Ostatua erresidentzian mantenu osoarekin eta 3-4 pertsonen artean partekatutako logeletan komunarekin
  •        Frantses orokorreko klaseak (astean 45 minututako 15 ikasgai) herritartasun ezberdinetako taldeetan ahal denean
  •        Astean 7 ordu eta erdiko surfeko ikastaroa
  •        Maximo 15 ikasle klase bakoitzeko
  •        Ikastaroko materiala
  •        Maila jakiteko azterketa ikastaroaren hasieran
  •        Ikastaroko parte hartze ziurtagiria
  •        Ekintzetako programa
  •        Egonaldian autobuseko doaneko ticketa
  •        Egun erdiko bi txango eta egun osoko txango bat 15 egunero
  •        Egun erdiko txango bat eta egun osoko beste bat gehitzen den aste bakoitzeko
  •        Gure talde internazionalagatik ikuskatutako egonaldia
  •        Joan etorriak aireportura edo Biarritzeko tren geltokitik
ERREF. ADINA LEKUA DATAK

PREZIOA

F-2 13-17 Biarritz aste 1 minimo Uztalia eta Abustuan galdetu