• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 21
  • 23
  • 25
  • 27

Gazteentzako familian murgilketa Estatu Batuetan

usa

Bizi benetako esperientzia amerikarra Estatu Batuetan!!!

Familian murgilketako programa Estatu Batuetako familia baten ahaztu ezinezko uda bat bizitzeko aukera ematen du. Familiako kide bat gehiago izateko eta Ipar Amerikako kulturan interesatuta dauden gazteentzako diseinatuta dago. Esperientzia kulturala da, heldutasunean errepikatzeko zaila izango dena programa turistiko ez delako, kulturala eta linguistikoa baizik.

Ikasleak hizkuntza inguru anglofono baten praktikatzea azpimarratzen da; horretarako, programa hau ingelerako klase zein antolatutako ekintzarik gabe antolatzen da, kontrakoa beste ikasle erdaldun batzuekin gehiegizko kontaktua dakarrelako. Aldi berean, familian murgilketa bien arteko lotura berezia sortzeak errazten du eta urtero aurreko urteko familia berdinean esperientzia errepikatzen duten gazteak daude.

Gure familiak borondatekoak dira eta euren motibazio eta eguneroko bizitza partekatzeko nahigatik hautatuak dira. Murgilketa totaleko programa bateko anfitrioiak izatea beste programa mota batzuk baino inplikazio altuagoa daukala dakite eta egonaldi osoan zehar ikasleaz arduratzeko konpromisoa hartzen dute. Familiak bere gonbidatuaz disfrutatu eta euren egunerokotasunean sartzea espero dute, eta hizkuntzan murgilketa osoa ziurtatzeko ez dituzte hizkuntza berdineko bi ikasle izango. Jatorri, arraza eta erlijio askotakoak dira, klase erdikoak gehienak.


Orokorrean, gure familiak urbanizazio txikietan, bizitegi guneetan, herrietan eta noizbehinka baserrietan bizi dira, bizitza soziala oso antolatuta dagoen lekuetan; zonalde hauetako ezaugarri bereziena segurtasuna eta komunitatearen arteko erlazioa da, ikasleari inguru seguru baten udaz disfrutatzeko aukera ematen diona. Ez dira leku turistikoak edo hiri handiak lehenesten, ikasle asko izatearen ondorioz bertako familiak gehienetan ordainketa bat jasotzen dutelako.

Gure Estatu Batuetako  koordinatzaile eta irakasle sareak familiak ezagutuz eta bisitatuz kalitatezko harrera bermatzen du. Garrantzitsua da  parte hartzaileak euren dossierra modu arduratsu eta positibo baten egitea. Honek, izen emate azkar batekin batera, gure Estatu Batuetako koordinatzaileei harrera familia ona bat bilatzearen lana erraztuko die.

Bidaiak irteera puntutik (joan etorria) taldean eta begirale baten laguntzarekin egiten dira, zein egonaldi osoan zehar Estatu Batuetan geratuko da programaren garapena gainbegiratzen. Ikaslearen kontaktu nagusia izango da edozein gertakizun konpontzeko. Hori bai, gure koordinatzaile amerikarrak bertan egongo dira beti gure ikasleei sostengua emateko prest.

ZONALDEAK

Egonaldiak 6 zonaldeetan sailkatu ditugun Estatu ezberdinetan ematen dira; hala ere, gogoratu behar dugu familia amerikar baten egiten den elkar bizitza eta hizkuntzaren ikasketa alde erabakigarrienak direla esperientzia hauetako arrakastan.

Northeast: New Yorkeko Estatua, Ohio, Virginia, Pennsylvania, Maine, Vermont, New Hampshire, Massachusetts, New Jersey, Delaware, Maryland, Michigan.  Erregio historiko honek, herrialdeko parte honi eman dio anglosaxoniar kultura. Askotan “megalopoli” handi bat bezala ikusita, geografia anitza eskaintzen du, laku askorekin, mendiekin eta paisaia mota ezberdinekin.

Southeast: Florida, Georgia, North Carolina, South Carolina, Florida, Alabama, Misisisipi.  Bere iraganeko historia kolonialaren testigua da oraindik ere. Edertasun handiko zonaldea da, bere hondartza zabal eta natura parke xelebreengaitik ezaguna.  Eskualdea txangoak egiteko, animaliak ikusteko, musika zaharra entzuteko eta paisaia menditsua miresteko leku egokia da. 

Northcentral: Minnesota, Wisconsin, North Dakota, South Dakota, Iowa, Indiana, Illinois.  Erregio zabala da, ibai, laku, baso eta mendixka luzeengatik zeharkatua. Elkartasuna bizimoduaren parte garrantzitsua da bertako jendearen bizitzetan. Paisai ezberdin eta hiri harrigarriekin, benetako Amerika ezagutzeko estatu ezin hobea dela uste dugu.

Central: Kansas, Missouri, Luisiana, Kentucky, Nebraska, Oklahoma, Tennessee, Arkansas.  Mendebaldearen konkistarako lehenengo ekinaldiak izandako eskualde zabal hauek, Europatik joandako imigranteengatik jendeztatuak izan ziren.  

Northwest: Oregon, Washington State, Wyoming, Idaho, Montana.  Amets amerikarrari bukaera emateko, mendebaldeko estatuak konkistatzaileen “lur promestuak” dira. Arraza eta kultur ezberdinez osatuta daude. Bere klimak etxetik kanpo ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen du.

Southwest: Colorado, California, New Mexico, Arizona, Nevada, Utah.  Mendi, laku eta zelaietako zonalde zabala da.  Amerikaren bihotzaren taupadak sentitu eta amerikarren espiritua aurkitu daitekeen estatu hauetan ilusio handiz bizi dute ikasle atzerritar baten etorrera.

mapa-eeuu

Udako programak Estatu Batuetan barneratzen dute:

  • Estatu Batuetara bidaiak hegazkinez.  Irteerak Bilbotik
  • Garraioa laguntzaile batekin aireportua - familia eta alderantzikoa
  • Begirale laguntzailea egonaldi osoan zehar Estatu Batuetan egongo dena
  • Egonaldia familian ostatua eta mantenuarekin
  • Irteera baino lehenagoko orientazio bilera
  • Motxila
  • Estatu Batuetako kordinatzaileen ongietorria eta gainbegiratzea
  • Gaixotasun, istripu, errespontsabilitate zibil eta aurretiazko itzulerako asegurua
 ERREF. LEKUA-ZONALDEA DATAK PREZIOA
US-1 North East 28/06 - 27/07 3.370€
US-2 South East 22/06 - 19/07 3.320€
US-3 South East 25/06 - 24/07 3.320€
US-4 North Central 29/06 - 24/07 3.320€
US-5

North Central

3 aste familia + aste 1 kanpamendua +

azkenengo gaua hotela Minneapolis

24/06-21/07 3.650€

BANAKAKO BIDAIAK ERE 

 

INGELERA EKINTZEKIN ETA FAMILIAN EGONALDIA HAWAII-N                                          

Ingeleraren ikaskuntza eta Hawaii-ko uharteen, Estatu Batuetako berrogeita hamar estatuetako berriena eta munduko lekurik zoragarrienetako baten ezagutza konbinatzen dituen programa interesgarria antolatzen dugu

Programak klaseak astelehenetik ostiralera (08:00-12:15) eta arratsaldeko 15:45ak arte aisialdi ekintzak barneratzen ditu (paseoak katamaranean, ur kirolak, uharteetara bisitak, hondartza, dantza tipikoak, etab. adibidez). Asteburuak familian igarotzen dira, kultura eta hawaii-tar izaera hobeto ezagutzeko.

Gazteek, giro internazionalaz gozatzeko aukera izango dute munduko beste herrialde batzuetako ikasleei esker eta egonaldi guztian zehar banakako arreta izango dute.  

 ERREF. ADINA HELMUGA DATAK PREZIOA
HAWAII 14-17 Honolulu 21/07-17/08 3.000€