• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 21
  • 23
  • 25
  • 27

Ikastetxe taldeak

Irakasle gehienen ustez, hizkuntza bat ikasteko, hizkuntza horren jatorrizko herrira bidaiatzea ezinbestekoa da. Hau dela eta, irakasle askok beren ikasleak horrelako esperientzietan parte hartzea nahi dute, familia-kide moduan biziz, ikastetxera joanez eta atzerriko hizkuntza entzunez.

Estatu Batuetan eta Europan gure ikastetxe batekin harremanetan jarri nahiko luketen ikastetxe eta irakasle ugari daude. Familiek gure ikasleak gonbidatuko dituzte eta beraien seme-alabekin joango dira hango ikastetxeetara. Familia hauek dohainik eta eskuzabaltasunez gonbidatzen dituzte gure gazteak. Beraien motibazioagatik aukeratuak izaten dira eta Estatu Batuetan edota Europako gure ordezkariengatik bisitatuak izango dira, ikaslearen egonaldia kalitatezkoa dela bermatzeko.

Ikasleak bertako familia eta ikastetxe baten egongo dira. Hau dela eta, familia baten bizimodua eta ikastetxeen funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute, beren ingeles maila hobetzen duten bitartean.

Gure aburuz, familietan egonaldia eta eskolara joatea programaren zatirik garrantzitsuenak dira. Beraz, ikasleak familiarekin ahalik eta denbora gehien pasatu beharko luke, eta familiak prestatzen dituen ekintzetan parte hartu.

Horregatik, eskolatik kanpo antolatzen diren txangoak egitarauaren osagarri baino ez dira. Hala ere, taldeak nahi izanez gero, jarduerak eta bisitak gehitu edota ibilaldi zehatzak antola daitezke, familiarekin egon aurretik edo geroago.

Gure ikasleek ikastetxe bateko bizitza aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Adibidez, Estatu Batuetako hezkuntza-sistema oso desberdina da gurearekin konparatuta, ezaugarririk nabarmenenak irakasgai barietatea eta eskolaz kanpoko jarduerak direlarik.

Gure gazteek, klaseen zailtasuna gaindituko dute eta esperientzia hau dibertigarria eta aberasgarria dela ikusiko dute.

  • Programan agertzen diren iraupenak eta datak aukeratzeko parada
  • Lagunak egiteko aukera, irakasle zein ikasleen artean
  • Aberastasun pertsonala, beste kultura desberdin bateko ezagupenari esker
  • Hizkuntzaren ezagutzan aurrerapena

Egonaldi hauek prestatzeko, gutxienez, sei hilabete beharko dira.

Bi herrialdeetako irakasleekin harremanetan jarriko gara, eta eskaeretan jartzen dutena betetzen saiatuko gara. Adostasun batera heltzen garenean, elkarrekin erabakiko dugu zein izango den egitaraua.

Atzerrira bidaiatzen duten gazteei eta beraien familia-hartzaileei, behar diren inprimaki guztiak erraztuko dizkiegu. Irakaslea arduratuko da ikasleek inprimakiak betetzeaz eta Terra Lingua-EuroHizkuntzak erakundeari emateaz.

EGONALDIAREN IRAUPENA 

Egonaldiak 7, 15 edo 20 egunekoak dira. Dena dela, egonaldi hauen iraupena moldatu daiteke interesatuta dauden ikastetxeen nahietara aldatuz.

DATAK: Iraila eta maiatza bitartean