• Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • Idiomas en el extranjero
  • 21
  • 23
  • 25
  • 27

Gazte atzerritarren harrera

Ikasle bat gonbidatzeak esperientzia ahaztezin bat bizi eta kultura eta herrialde berri bat ezagutzeko aukera ezin hobea da. Pentsamolde irekia eta jasankorragoa eduki eta nazioarteko lagunak egiteko aukerak ematen ditu, etorkizunean bisitatu ahal izango ditugunak.

GURE ATZERRIKO IKASLEEN PERFILA

  • 13 eta 18 urte artean dituzte
  • Herrialde ezberdinetatik datoz: Estatu Batuak, Frantzia eta Alemania
  • Gure bizimoldea ezagutzeko gogo handiak dituzte
  • Euren ezaugarri eta motibazioagatik aukeratuak dira
  • Eguneroko bizitzako ardurak euren gain hartzeko prest daude
  • Gastu pertsonalentzako poltsikoko dirua ekartzen dute
  • Bidaiatu aurretik orientazio bilera batera doaz
  • Gaixotasun, istripu, errespontsabilitate zibil eta aurretiazko itzulerako asegurua daukate

HARRERA FAMILIEN EZAUGARRIAK   

  • Gure bizimoldea elkarbanatzeko harroak
  • Beste kultura batzuetatik ikasteko interesatuak
  • Maitaberak eta irekiak
  • Bere familiako edozein kide bezala eta bere taldean sartzeko gogotsuak

GURE HARRERA FAMILIEK JAKIN BEHAR DUTE…

  • Ez da beharrezkoa ikaslearentzako banakako logela izatea; familiako seme alabaren batekin logela elkarbanatu dezak
  • Ez da beharrezkoa ikaslearen hizkuntza hitzegitea
  • Ez da beharrezkoa adin berdineko seme alabak izatea, kasu honetan gomendagarria da adin berdineko gazteak aurkeztea
  • Ez dauka garrantzirik gurasoak lanean egotea eta ikaslearekin egoteko denbora asko ez izatea, saiatu beharko dira denbora asko bakarrik ez egoteaz; lagun zein familiakoekin egon daitezke.